Itzulinguru proiektua
Hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren garapenak eragin handia izango du pertsonen eguneroko bizitzan eta hizkuntzen erabileran. Euskararen kasuan, hizkuntza gutxitua eta egoera zaurgarrian dagoenez, aldaketa horiek bereziki garrantzitsuak izan daitezke. Testuinguru horretan, proiektu honek hizkuntza teknologien eragina eta erabilera aztertu nahi ditu, euskararen biziberritzearen eta soziolinguistikaren ikuspegitik.