Euskal Herria Burujabe
Jendeak larrialdi klimatikoaren desafioak hobeki ulertzen dituen honetan, Euskal Herria Burujabe dinamikak metamorfosi ekologiko eta soziala azkartu nahi du. Lurralde-proiektu honek Euskal Herri burujabe, jasangarri eta solidarioa eraikitzeko pistak proposatzen ditu bere biztanle guziekin. Nola buru egin larrialdi klimatikoari, bizidunen desagertze bizkorrari eta baliabideen eskasteari? Zer bide planetaren mugen errespetua justiziarekin eta berdintasunarekin bateratzeko? Baliabideen erauzketaren aldeko globalizazio suntsitzailearen aurrean, gu denak aterpetzeko eta elikatzeko gai diren lurraldeak garatu nahi ditugu, beren artean solidario diren lurraldeak, bai orain, bai etorkizunean. Pentsatzen dugu lurraldearen eskala hoberena dela mundu bizigarriago baten alde mobilizatzeko eta ekiteko.