ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) Programa
ASAP Programak (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) helburu nagusi bat du: titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak alokairu-merkatuan sartzea erraztea, maizterrentzat arrazoizko prezioan. Etxebizitza hutsen jabeek programan parte har dezaten sustatzeko, berme-sistema bat ezartzen da, ordaindu gabekoak, kalteak eta laguntza juridikoa estaltzen dituzten aseguru-polizen bidez. Jabeei eskainitako bermeen truke, Eusko Jaurlaritzak alokairuen gehieneko errentak finkatuko ditu, merkatu librean baino prezio baxuagoak eta lehiakorragoak bermatuz. Horrela, etxebizitza-eskatzaileek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko aukera gehiago izan ditzaten ahalbidetzen da. Era berean, Agente Laguntzaileen Sare bat sortu da, programaren abiarazte eta funtzionamendurako hainbat eginkizun bere gain hartu dituena, hala nola etxebizitza hutsak atzematea eta errentatzailearen eta maizterraren arteko bitartekaritza.