Datu-herri: Euskal hedabideen informazio- eta mapa-sare Amankomuna.
Euskal Herria informazio-unitate bakar gisa irudikatzeko eta kazetaritza-lana sendotzeko azpiegitura digital partekatua. Helburua: Hedabide guztiek modu kontrastatuan baliatu ahal izango dituzten datu-base amankomunak eta mapa interaktiboak sortzea. Euskal Herriko Datu-Gordailu Irekia: Arlo soziolinguistiko, demografiko, kultural eta ekonomikoko datu eguneratuak eta estandarizatuak bilduko dituen biltegia, hedabide handi zein tokikoek erabiltzeko. Mapa-sortzaile interaktiboa: Kazetariek beren erreportaje eta albisteetan Euskal Herri osoko mapa interaktiboak erraz txertatzeko tresna teknologikoa (lurralde zatiketa administratiboak gaindituz). Mahaiko erronka: Zein erakunde edo hedabide-partzuergok kudeatu eta eguneratuko ditu datuok egunero?