Bat eginez jokatu: Euskal kirolaren bateragunea eta euskarazko komunikazio sarea.
Kirolak duen kohesio-gaitasuna eta erreferentzialtasuna baliatuta, euskararen eta euskal nazio-sentimenduaren aldeko ekimen koordinatua (Gu ere bai-ren bidetik).
Helburua: Kirol-modalitate bakoitzean euskarazko komunikazioa eta eduki-sorkuntza sustatzea, eta federazioen artean ekintza bateratuak abiatzea.
Euskarazko kirol-komunikazio kit-a: Kirol talde eta federazio txikiei sare sozialetan, kroniketan eta harremanetan euskarazko edukiak erraz sortzeko txantiloiak, hiztegiak eta baliabideak eskaintzea.
Federazioen ekintza bateratuak: Euskal kirol-federazioek elkarrekin bultzatutako kanpainak, nazioarteko ofizialtasunaren aldeko ekimenak eta Euskal Herri mailako txapelketa edo topaketa sinbolikoak antolatzea eta jakitera ematea.
Mahaiko erronka: Nola inplikatu masa-kirolak (futbola, saskibaloia) eta federazio txikiak maila berean?